Lehen proiektua: hemerotekak aztertzen.....
EL PAISEN HEMEROTEKA
Hemeroteka bat liburutegi baten antzekoa da, honetan, dokumentu idatzi ugari biltzen dira. Biltegi baten antzera, komunikabide batek publikatutako dokumentu oro biltzen dituen atala hemeroteka deritzo.
Dokumentu honetan, El País egunkariaren hemeroteka aztertuko dugu, bereziki hemeroteka onlinearen funtzionamendua, baita honek biltzen dituen dokumentuen sailkapena nolakoa den ere.
Argazkian ikusi dezakegunez, nahiko sailkapen sinple eta erreza du El Paisen hemerotekak. Honetan hiru bilaketa mota bereizi ditzakegu.
Egun bidez bilatu dezakegu nahi dugun publikazioa, programan egun bat sartuz gero egun horretako berriak izango ditugu eskuragarri, banan banan aurkeztuz, ordu bidez bilatzeko aukera eskaintzen du ere.
Ageri den bigarren bilatzailea egunerokoen bidezkoa da, hau, bitan zatitua dago, lehen zatian, EL PAISen edizio inprimatuak 1976ko maiatzaren 4tik 2012ko otsailaren 7ra arte argitaratutako edukiak aurki daitezke. Data horretatik aurrera, EL PAÍSen erredakzioak bere lan-sistema aldatu zuen eta bere informazioak eta artikuluak era berean argitaratzen ditu edizio digitalean eta inprimatuan; beraz, handik aurrera eduki guztiak EL PAÍSen hemerotekan aurkitu ditzazkegu. Bigarren zatiak berriz, eguneroko horien portada baino ez du bilatzen. Kasu hauetan, egun bilaketaren bidez bilatu daitezke bai egunkariak eta baita portadak ere.
Azkenik, bilatzaile normalaren bidez bilatu dezakegu nahi dugun berria, edozein bilatzaile baten modura nahi dugun gaiari buruz idatzi eta gai horrekin zerikusia duen berri oro izango ditugu eskuragarri.
Argazkian ikusi dezakegunez, letra gutxi idatzita ere, letra hoiekin zerikusia duten albistea erakusten dizkigu, hori bai orokorrean. Gauza zehatzagoak bilatu nahi baditugu, luzeagoa izan behar da bilatzailean idazten duguna, horrela zehazki bilatu nahi duguna erakutsiko digu.
El Pais egunkariaren hemerotekaren goiko eskuineko aldean, atal desberdinak dituen sekzio bat aurkitu ahal izango dugu, gure bilaketa erraztu dezakeena. Bertan aurkitu behar dugunaren arabera bilatu ahal izango dugu, hala nola kirolak, kultura, ekonomia, nazioartea, etab. Horrek irakurleen bilaketa erraz dezake modu bisualean, aurkitu nahi duten berria aurkitu ahal izateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina