El Correoren balorazioa
Q= (∑[V, Ci, Ui, Ai]/20) · 10 Q= <5 = Ez nahikoa //Q= [5, 5’9] = Gorabeherakoa//Q= [6, 6’9] = Nahikoa//Q= [7, 7’9]= Ona//Q= >8 = Oso ona
El Correoren kasuan… Q= ((1+11+5+1´4)/20)·10 Q=9´2 Oso ondo
Ikusgarritasuna
Ikusgarritasunari dagokionez, SEOa behar bezala betetzen duela esan dezakegu, SEOa Search engine Optimizationen laburpena da, eta bilatzaileek (Google, Bing edo Yahoo bezalakoek) duten bilaketen ordenaren optimizazioan oinarritzen da. Kasu honetan, bilatzailean aldizkariaren izena jartzekotan, lehenengo aukeran bertan ageri zaigu web gunera sartzeko helbidea.
Eguneraketa
Eguneraketak kontuan hartzen baditugu, ikus dezakegu albiste bakoitza eguneraketa data eta orduarekin ageri dela, bere autorearen izenaren azpiko partean azken aldatze data ikusgai daukagu.
Bolumena eta zorroztasuna
El Correoren web gunea ez da web gune boluminoso bat, aitzitik, informazio labur asko daukagu. Denetarik agertzen da webguneko orrialde nagusian, baina albiste bakoitzeko informazio labur eta zehatza aurkezten digu.
Albisteetan sakatzekotan, albisteen bolumena normal xamar izaten jarraitzen du, 300 karaktere ingurukoak izan ohi dira. Hau kontuan harturik, uste dugu gai bat behar bezala jorratzeko bolumena daukatela, ez dira ez oso luzeak, ezta oso motzak ere.
Edizioa
Edizioari dagokionez, El Correoren webgunean sarrera bakoitzak bere izenburua du, albistearen mamia irakurri ahal izateko bertan sartu gabe.
Webgunearen barruan albiste bakoitzean idazlearen izena agertzen da sarrera baino lehen, titulu eta azpitituluaren ondoren, argazkiaren behekaldean. Albistearen egilearen izenarekin batera, idazlea noiz argitaratu duen data agertzen da, urtea, hilabetea, eguna eta ordua aipatuz.
Webgunearen gehiengo edukiak gaurkotasunari lotuta daude, beraz albisteen egileek ematen duten informazioa eguneratuta dago. Nahiz eta ez izan gaurkotasunezko albistea ematen diren datuak eta informazioa azken ordukoa da.
Multimediatasuna
Multimediatasunari begira, El Correo webgunean hainbat grafiko, bideo eta soinu daude eskugarri. Albiste motaren arabera bideo bat argazki bat baino egokiagoa izan daiteke, kirolen ataletan izan daitekeen bezala.
Bideo eta audioak erraz bereiz daitezke beste argazki batzuetatik eta gehiagotik, izan ere Play ikono bat dute gainerakoetatik bereizten dituenak.
Fidagarritasuna
El Correo webgunearen barruan, edozein orrialdeko azkeneko partean kontaktuaren datuak eskaintzen dizkigute. Egoitza nagusiaren helbidea, sare sozialetako kontu ofizialen helbideak eta zenbait telefono zenbaki eskeintzen diote irakurleari, edozerren beharra izatekotan, medio desberdinen bidez haiekin kontaktuan jartzeko aukera ematen diotena. Bestalde, kredituak ez dira agertzen, informazioa nondik atera dutenen berririk ez dago.
Erabilgarritasuna
Erabilgarritasunari dagokionez, betileak azkar eta ondo zabaltzea garrantsitzua da, behin eta berriz betilez aldatzen joateko. Kasu honetan ez dago inongo arazorik hauen erabilgarritasunean, gainera askotariko betileak daude eta informazioa oso ondo sailkatuta dago. Estekak egunkarien beste zati garrantsitzu bat dira, non jendeak albisteari buruz gehiago irakurri edo beste lekuren batera joan nahi badu oso lagungarriak dira. Gai honekin jarraituz, lotuneek erraz funtzionatu behar dute, webguneetatik garraiatzeko erabiltzen bait dira, horregatik egunkari bateko webgune batean zaudenean eta lotune bat dagoenean beste egunkari batera joateko erabili dezakezu.
Informazioa ondo ematea, egunkariaren zatirik garrantzitsuena da eta horretarako ematen den informazioa ondo azalduta egon behar da. Kasu honetan informazioa oso ondo azalduta dago gaiez gai antolatuta, nahi dituzun gauzak erraz bilatzeko. Erabilgarritasunarekin bukatzeko, edukien harpidetasunari buruz hitz egingo dugu, normalean egunkarietan harpidetu ahal izateko ordaindu egin behar da, kasu honetan baita ere, eduki guztiak eskuragarri ahal izateko ordaindu egin behar duzu.
Irisgarritasuna
Irisgarritasunari begira, diseinuari buruz hitz egiten da, diseinuak erakargarria dela esan dezakegu, hau da, egunkariaren webgunea esploratzera animatzen gaitu, bai informazioaren antolaketagatik, bai webgunearen kolore eta formengatik… Irisgarritasuna baloratzeko laguntzen duen beste eduki bat, ia diseinuak erabilgarritasunari mesedea egiten ote dion.Argi dago kasu honetan horrela dela, eta diseinuak erabilgarritasuna sustatu egiten duela.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina